- 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
- 1. minutua, txartel horia Enekori aurkari baten korrikaldia ostopatu duelako
- 4. minutua, bisitarien urruneko jaurtiketa eta Arkaitzek, ondo kokatuta, baloia geratu du
- 6. minutua, beste falta bat gure alde arearen ertzean, Enekak berriro jaurti du eta oraingoan, apurtzera joko zuela ematen zuenean, heziaren gainetik jaurti eta eskuadran jarri du baloia, (1-0)
- 13. minutua, bisitariek kornerra atera dute eta bigarren zutoinean oinarekin errematatu dute, Arkaitzen gorputz luzaketa eta baloia hartu du zutoinaren ondoan, aukera garbia
- 17. minutua, falta bat atera dugu eskumatik ezkerrerantza diagonalean eta Anderren burukada bortxatua kanpora joan da
- 17. minutua, Imanol aldagelara eta Sergio jolastera
- 21. minutua, Gorka aldagelera eta bere ordez Alejandro
- 25. minutua, Eneka aldagelara eta Mikel jolastera
- 28. minutua, txartel gorria bisitarientzat Jonani min egiteko moduko sarrera egiteagatik
- 32. minutua, kontraerasoko jokaldia eta Mikelek atezaina gainditu ondoren jaurtiketa zutoinera bota du, Jonanek jokaldia jarraitu du eta bere erdiraketa ezin izan dugu errematatu
- 36. minutua, txartel horia Anderri berandu heldu delako baloi bat lehiatzean eta falta egin duelako
- 38. minutua, bigarren txartel gorria bisitarientzat Sergiori sarrera itsusia egiteagatik
- 40. minutua, kontraerasoko jokaldia eta Sergio eskumatik sartu da diagonalki, baloia ankapetik pasatu nahi izan dio atezainari baina honek ikutu eta kornerrera joan da
- 41. minutua, Pablo aldagelera eta bere ordez Jokin
- 41. minutua, aurreko kornerra atera eta Jokinen jaurtiketa kanpora
- 49. minutua, partidua bukatu egin da, eta istiluekin bukatu ere. Arbitroak partiduaren amaiera adierazi duenean falta bat ateratzekotan zeuden Gernikakoak, baina arbitroak ez du utzi eta horregatik euren haserreak. Partidua amaituta zegoen argi eta garbi (guk grabatu egiten dugu hasiera eta bukaera eta 4 minutu pasatzen ziren aratutako denboratik)
|