Responder al comentario

user warning: Table 'soporte_sddeusto201011.wysiwyg_user' doesn't exist query: SELECT format, status FROM wysiwyg_user WHERE uid = 0 in /var/www/vhosts/sddeusto.es/subdomains/2011/httpdocs/sites/all/modules/wysiwyg/wysiwyg.module on line 687.

22. kronika Gernika

Gernika B 0-1 Deusto A

 

Hamaikakoa:

Unai
JA Soto, Eneko, Ortu, Lander
Gorka, Ander
Jonan, Pablo, Jokin
Eneka

Erreserbarako: Arkaitz, Alejandro, Imanol, Bader, Sergio, Arroyo, Xabi

 

Iritzi orokorra:

Joko gutxiko partidua, jokalariak oso gainean egon dira eta ezinezkoa zen baloia jolastea. Hasieran etxekoek gehiago buktzatu dute eta erdiraketa itxi batean langan jo dute, lehen zatiaren bukaeran agintea gurea izan da. Bigarren zatian hobeto hasi gara baina gutxigatik ez dugu gola jaso atzelari eta ateizainaren arteko gaizki ulertze batean, baloi geldietan arriskua eraman dugu baina minutuak aurrera joan dira aukera garbirik gabe; halako batean, 38. minutuan Imanolek jokaldia egin du eta penaltia egin diote, Alejandrok jaurti eta gola egin du, (0-1). Partiduaren azken txanpan Gernikakoak gora etorri dira eta gutxigatik ez dugu gol gehiago egin (bat atezainak gaizki atera duenean, eta beste bat Mikeli atezainak penaltia egin dionean).

Aldaketak bigaren zatian izan dira eta honela joan dira: Jokin-Alejandro (15'), Jonan-Imanol (20'), Pablo-Bader (30'), Soto-Sergio (35') eta Eneka-Mikel (40').

Laburbilduz, partidu eskasa baina oso puntu baliotsuak goian jarraitzeko.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 15 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Zazpigarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza okerragoak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli

Responder

  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Allowed HTML tags: <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd><img>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato