Responder al comentario

user warning: Table 'soporte_sddeusto201011.wysiwyg_user' doesn't exist query: SELECT format, status FROM wysiwyg_user WHERE uid = 0 in /var/www/vhosts/sddeusto.es/subdomains/2011/httpdocs/sites/all/modules/wysiwyg/wysiwyg.module on line 687.

Galea [2010-09-19]

Galea

17:00etan Etxezurin

Galea

a las 17:00 horas en Etxezuri


Deusto A 1-0 Galea


Hamaikakoa:

Unai
Xabi, Markel, Eneko, Lander
Gorka, Pablo
Eneka, Jonan, Mikel, Alejandro


Erreserbarako: Arkaitz, Imanol, Jokin, Ander, Oscar, Adrian, Uni

 

Lehen zatia:

  • 3. minutua, Enekak eskumatik erdiratu du eta atzelari batek akatsa izan du urruntzean, baloia Mikeli geratu zaio area txikian eta oso gogor jo du kanpora bidaliz
  • 11. minutua, falta bat egin diote Enekari area barruan baina arbitroak kanpoan adierazi du, Pablok jaurti du eta baloiak hezian jo ostean oso gora joan da, Pablok berak irabazi du baloia eta arean sartu du berriro, atzelariek ezin izan dute atera eta Pablori berriro etorri zaio baloia, ezkerrez jo eta gola, (1-0)
  • 25. minutua, eurek erditik erasotu dute eta Unaik kornerrera urrundu behar izan du jaurtiketa arriskutsu bat. Ematen du Lander lesionatu dutela, lurretik altxa ezinik dabil eta itxura onik ez du
  • 29. minutua, Lander errenka aldagelara eta Oscar zelaira bere ordez
  • 42. minutua, Gorkak oso baloi ona pasatu dio Enekari sakonean eta area barruan egon arren Enekak ez du asmatu jaurtitzean

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketa bakarra atezainarena, Unai jezarrita eta Arkaitz atepean
  • 0. minutua, eurek bost bat aldaketa egin dituzte
  • 18. minutua, euren eraso arriskutsu baten azken jaurtiketa Xabik geratu du
  • 21. minutua, Oscarrek ez du ondo urrundu eta berriro hurbildu dira, kornerrera urrundu dugu eta kornerra oso ondo atera dute lehen zutoinera, aurrelariak buruz jo eta kanpora gutxigatik
  • 22. minutua, Eneka eta Markel aldagelara eta euren ordez Imanol eta Ander
  • 23. minutua, Pablo aldagelara eta bere ordez Adrian
  • 30. minutua, Alejandro aldagelara eta bere ordez Jokin
  • 32. minutua, Mikel aldagelara eta bere ordez Uni
  • 33. minutua, kornerra gure alde eta Enekok buruz jo eta kanpora
  • 37. minutua, baloia aurreratua gure aterantz eta Enekok ondo zaindu du Arkaitz irteten ari zela, Arkaitzek baloia eskatu du eta bere urrunketa jokalari batean jo du eta baloia aterantz abiatuda, gutxigatik ez da gola izan
  • 40. minutua, euren hegaleko atzelariak, Xabierrek, baloia aurrera eraman du eta areatik hurbil zela jaurti egin du. Arkaitzek ondo geratu du eta Imanoli eman dio, honek atzelariak gainditu eta atezainaren aurrean baloia ikutzea lortu du baina gutxigatik joan zaio kanpora

 

Iritzi orokorra:

Ez dugu partidu ona egin. Lehen zatiaren hasieran partiduaren agintea hartu dugu eta gola egitea lortu dugu, baina gero Galeakoek baloia mugitzen hasi dira eta hobeto ibili dira, arriskurik ez dute egin baina bai erakutsi dute talde bat dela eta talde bezala jolaste dakitela. Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren haritik joan da, Galeakoek elkarrekin jolasten eta gure jokalariak bakoitzak bere aldetik burrukatzen, bigarren zatiko azken minutuetan berriro hartu digu jokuaren ekimena eta baloiaren jabetza. Asko daukagu hobetzeko oraindik.

Responder

  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Allowed HTML tags: <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd><img>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato