04. kronika Retuerto

Retuerto B 0-4 Deusto A

 


 

Hamaikakoa:

Unai
Xabi, Markel, Eneko, Oscar
Ander
Gorka, Alejandro
Jokin, Eneka, Jonan

 

Erreserbarako: Arkaitz, Sergio, Pablo, Imanol, Mikel

 

Lehen zatia:

  • 2. minutua, Enekoren baloi txarra atzerantz eta euren jaurtiketa arriskutsua kanpora joan dena langaren gainetik
  • 14. minutua, estrategia lantzeak dakarren onura: korner bat atera dugu laburrean eta Alejandrok baloia Markelen buruan ipini du, Markelek ez du hutsik egin eta gola, (0-1)
  • 18. minutua, korner bat atera dute eta buruz urruntzen saiatu gara baina baloia arearen ertzean geratu zaie, boleaz jo dute baina kanpora joan da
  • 19. minutua, Xabiri baloi bat sakonean eta area barrura sartu ondoren erdiratu du, ez oso ondo baloia atezainari joan zaiolako baina honek huts egin du eta esku artetik erori zaio Enekak gola egin du baina arbitroak jokoz kanpokoa adierazi du (jokoz kanpokorik ez da izan, inondik inora)
  • 23. minutua, atezainak gaizki atera du, baloi harrotua baina zelai erdira heldu ez dena, baloia luze bota dugu eta Enekak burrukatu du bere markatzailea gaindituz area barruan, gero ezkerrez jo eta gola lortu du, (0-2)
  • 25. minutua, hurbilketa arriskutsu bat egin dugu baina gero eurek erasoa jo dute eta ez dugu jakin mozken, azkenean euren jaurtiketa kanpora joan da
  • 27. minutua, kornerra atera dute bigarren zutoinerantz eta buruz jotzea lortu dute baina Unaik, ondo kokatuta, erraz gelditu du burukada
  • 29. minutua, oso jokaldi polita jokalari askoren parte-hartzearekin: Jokinek baloia lapurtu du, gero Anderrek jolastu du, Markelek ere bai eta Enekok zelai erdirantz bidali du baloia Enekaren tokirantz, Enekak baloia pasatzen utzi du jakinik Jonan hegaletik korrikan zihola, Jonanek kontrol ona egin du eta area zapaldu orduko jaurti egin du atezaina gaindituz, (0-3)
  • 36. minutua, falta bat atera dute haiek, Oscarrek eskuarekin baloia ikutu omen duelako arearen erpinean, jaurtiketa arriskutsua izan da baloiak punpa eman du eta kanporako bidea hartu baitu
  • 39. minutua, Enekak area barruan jaurtitzera joan denean atzetik baloia kendu diote kornerrera urrunduz, benetako abagune argia
  • 42. minutua, oso urruneko jaurtiketa egin dute, azpitik eta gogor joan da baloia baina Unaik segurtasunez hartu du
  • 43. minutua, Alejandroren erdiraketa eta berriro ere aurrelariaren buruan jarri du baloia, kasu honetan Enekaren buruan, ondorioz laugarren gola, (0-4)

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 5. minutua, erdiraketa egin dute euren eskumatik, burukada eman dute eta baloia langara joan da, Unaik jauzia egin du baloiaren bila eta mina hartu du, Arkaitz atera behar izan da
  • 14. minutua, jaurtiketa bat egin dute urrunetik eta baloiak Anderren gorputza ikutu ondoren aterantz abiatu da eta Arkaitzek zailtasunak izan ditu gelditzeko
  • 22. minutua, Jokin eta Jonan aldagelara eta euren ordez Imanol eta Sergio jolastera
  • 26. minutua, Eneka aldagelara eta Mikel jolastera
  • 30. minutua, Sergio aterantz abiatzen zela falta egin diote baina arbitroak ez du adierazi, dirudienez aurreko jokaldian gure jokalari batek ere falta egin omen duelako
  • 33. minutua, Ander aldagelara eta Pablo jolastera
  • 37. minutua, baloi bat ez dugu ondo urrundu gure burukada labur geratu delako, jaurtitzea lortu dute, ez indar handirekin baina bai ondo kokatuta, Arkaitz azkar ibili da eta kornerrera bidali du
  • 38. minutua, bi hurbilketa jarraian, lehena baloi aurreratua eta atezainak zailtasunez atera du baina berriro etorri zaio baloia Imanoli eta bete jaurtiketa biguna atzelari batek moztea lortu du
  • 46. minutua, baloi luze bat gure area aurrera bota dute eta aurrelari batek lehen ikutuan pasea eman dio beste bati (jokoz kanpo zegoen gure ustez) eta honen jaurtiketa Arkaitzek kornerrera desbideratu du
  • 47. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Talde ona daukate Retuertokoek, lehen zatiaren hasieran baloiaren jabetza etxekoena izan da eta gure atera hurbildu egin dira sarritan, arrisku handirik gabe baina jokoa gure zelaian gertatzen zen; gero, korner bati esker lehen gola lortu dugu eta handik gutxira beste gol bat egin dugu nahiz eta arbitroak baliorik gabe utzi duen, baina argi ikusi da benetako arriskua sortzeko gaitasuna guk geneukala, horrela heldu dira beste hiru golak eta lehen zatiaren amaiera. Bigarren zatia lehenengoaren haritik joan da, gu ondo kokatuta, lan handia zelai erdian, sendo atzean eta zorrotz aurrean, ez digute inolako estutasunik eman. Txarrena, Unai minduta atera behar izan dela.

 

 


Taula nagusira itzuli

Joku garbia partidu osoaren

Joku garbia partidu osoaren zehar, benetan atsegina dela kiroltasunez jolastea.