Ibarsusi [2010-09-05]

Ibarsusi (1. maila)

17:00etan Etxezurin

Ibarsusi (1ª división)

a las 17:00 en Etxezuri

Deusto A 4-0 Ibarsusi


Hamaikakoa:

Unai
Sergio, Markel, Ander, Lander
Jonan, Pablo
Alejandro, Mikel, Eneka, Imanol


Erreserbarako: Arkaitz, Eneko, Gorka, Uni, Jokin, Oscar

 

Lehen zatia:

  • 7. minutua, Jonanek baloia sakonean Alejandrori eta atezainak ongi itxi dizkio zirrikitu guztiak eta kanpora joan da jaurtiketa
  • 8. minutua, Mikelek ireki baloia Andoniren tokira eta honen barneraketa osteko erdiraketa atezainak hartu du, euren atezaina ondo ari da bere atepetik irteten denean
  • 17. minutua, Mikelek baloia irabazi dio bere markatzaileari eta aterantz zuzendu da baina huts egin du atezainak geratu diolako lehen jaurtiketa eta bigarrena kanpora bota duelako
  • 25. minutua, jokaldia ezkerretik eta Lander area barruan gola egitera joan denean penalti argia egin diote, berak jaurti du gogor eta azpitik, (1-0)
  • 31. minutua, Pablo eta Ander atsedena hartzera Gorka eta Eneko jolastera
  • 35. minutua, barnekaldia ezkerretik eta baloia penalti puntuan geratu zaio Jokini, honen jaurtiketa gogorra gora joan da errazana atera zuzentzea zenean
  • 40. minutua, baloa sakonean Mikeli eta honek bakarrik kontrolatu du area barruan baina bere jaurtiketa gogorra gora joan da, oraingoan ere errazana atera zuzentzea zenean

 

Bigarren zatia:

  • 3. minutua, baloia zelai erdian guk galdu ostean aurrera bota dute eta aurrelariak Arkaitzen gainetik loratu du jaurtiketa baina zutoinean jo eta kanpora joan da, euren aukera argia
  • 13. minutua, Enekaren barnekaldia eskumatik, ezin izan dute lurrera bota, mugako marraraino heldu eta baloia atzera, Pablok lehenengo ikutuan saretan kokatu du, (2-0)
  • 37. minutua, Imanolen jokaldia ezkerretik area barruan baina oso baztertuta egon arren jaurti egin du eta atezainak ikusi ere ez, (3-0)
  • 39. minutua, atzelariaren hutsa baloia atezainari uzterakoan eta Sergiok hartu du, atezainari izkin egin dio eta angelu txikia izan arren ezkerrez jota gola egin du, (4-0)
  • 40. minutua, zelai erditik atera ordez partidua amaitutzat eman du arbitroak

 

Iritzi orokorra:

Nagusitasuna erakutsi dugu partidu osoan zehar, gauzak hobetu beharko dira oraindik. Lehen zatian arriskua gure ezkerretik sortu dugu batez ere eta atzean ez dugu egoera zailik izan, aukera argiak izan ditugu baina gol bakarra egin dugu. Bigarren zatiaren hasiera ez dugu ondo hasi eta baloi bat edo beste moztu behar izan dugu, gero indarrak ahitu direnean arriskua sortu dugu kontraerasoan, horrela lortu ditugu gainerako hiru golak.