12. kronika Erandio

Erandio A 0-1 Deusto A


 

Hamaikakoa:

Unai
Lander, Eneko, Markel, Oscar
Alejandro, Ander, Gorka
Sergio, Eneka, Pablo


Erreserbarako: Ibai, Jonan, Ortu, Xabier, Jokin, Mikel, Imanol

 

Lehen zatia:

  • 2. minutua, kontraerasoan Enekak sakonean Mikeli, honek atezaina gainditu du bere irteeran baina ezkerrera baztertu da eta jaurtiketa zutoinera joan da
  • 9. minutua, gure eskumako aldetik barneraketa bat egin dute arean eta baloia erdiratu dute, bigarren zutoinean eta atetik oso hurbil errematatu dute eta gora joan da, oso aukera argia alferrik galdu dute
  • 10. minutua, areaz kanpoko euren jaurtiketa, baloia ez da ondo jota joan eta kanpora irten da
  • 20. minutua, Alejandroren urruneko jaurtike eta atezainak hartu egin du
  • 23. minutua, Anderrek baloia urrundu eta Enekak biren aurka baloia irabazi di, bere kontrola luzetxo joan zaio eta larrigi alboratu denez jaurtitzean kanpora joan zaio
  • 33. minutua, Enekok gola sartu du korner baina jokoz kanpokoa izan da
  • 33. minutua, Enekok gola sartu du korner batean baina jokoz kanpokoa izan da
  • 34. minutua, kontraerasoa egin dugu eta Enekaren erdiraketa moztea lortu dute
  • 43. minutua, falta Enekari area ertzean eta berak jaurti du, azpitik eta kokatzera baina kanpora joan da
  • 46. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
  • 1. minutua, korner bat atera dute eta baloia ez dugu urrundu, ondorioz 2ak hurbil-hurbiletik errematatu egin du baina kanpora joan da baloia, benetako abagunea
  • 3. minutua, alboko sakea Landerrek Enekari area barruan eta honek nahiz eta markatzailea gainean eduki itzuli eta jaurti egin du baina larregi gurutzatu du eta kanpora joan da
  • 4. minutua, azkar atera dugu eta Sergiok baino atezaina heldu da baina hurbilketa arriskutsua izan da
  • 6. minutua, baloia euren areatik urruntzaen Sergio heldu zaio, honek bularrez kontrolatu eta jaurti baina kanpora
  • 9. minutua, oso jokaldi polita Pablo eta alejandroren artean gure eskumatik, azkenean baloia Sergiori heldu zaio bigarren zutoinean zegoela eta kokatzea erabaki du baina zoritxarrez kanpora joan zaio, benetako abagune argia
  • 14. minutua, baloia luze eta atezainak urruntzea lortu du Enekaren aurrean baina hanka asko jasoz, Eneka kexatu egin da arbitroaren aurrean eta honek txartel horia atera dio
  • 18. minutua, Gorka aldagelera eta bere ordez Ortu
  • 22. minutua, Sergio aldagelera eta bere ordez Jonan
  • 27. minutua, gure ezkerretik eraso eta angelu gutxirekin jaurti egin dute, gogor eta Unai zegoen tokira honek eskua biak jarri eta kornerrera urrundu du
  • 29. minutua, Alejandro aldagelera eta bere ordez Jokin
  • 32. minutua, Markelek utzi du baloi batek punpa egitea gure area barruan eta gero larri ibili gara kornerrera alderatzeko
  • 35. minutua, Pablo aldagelera eta bere ordez Mikel
  • 42. minutua, Jonanen jokaldia ezkerretik eta bere erdiraketa atezainak moztu du, jarraian Mikelek alde egin du eta bere erdiraketa kornerera bota dute
  • 33. minutua, gure jaurtiketa eta atepetik atera dute berriro
  • 40. minutua, beste kontraeraso azkarra egin digute eta gutxigatik ez dute bigarrena sartu, lehenik Arkaitzek itxi dio bidea baina baloia gorantz joan da eta aurrelariak burua sartu du baina kanpora joan da baloia
  • 48. minutua, baloia luze eta atezainak ez du ondo urrundu, Mikelek ahal izan duen bezala baloia loratu eta gola lortu du, (0-1)
  • 48. minutua, gola ospatzera irten dira gure aldagelako jokalariak eta txartel horia irabazi dute zelaian sartzearren: Gorka, Pablo eta Xabier
  • 53. minutua, partidua bukatu da eta ez dugu ulertzen zergaitik arbitroak hainbeste luzatu duen ez baita ezer gertatu horrelakorik erabakitzeko

 

Iritzi orokorra:

Egia esan berdinketa handia izan da talde biren artean partiduaren zehar, bestalde abagune asko ez da izan, horregatik emaitzarik normalena husnakoa izan beharko zen, baina partiduaren hondarrean sartutako gol horrek puntuak eman dizkigu.

 

 


Taula nagusira itzuli