11. kronika San Pedro

Deusto A 1-2 San Pedro A


 

Hamaikakoa:

Arkaitz
Sergio, Ortu, Markel, Oscar
Alejandro, Ander
Jonan, Eneka, Mikel, Imanol


Erreserbarako: Unai, Lander, Eneko, Xabier, Jokin, Pablo

 

Lehen zatia:

  • 2. minutua, kontraerasoan Enekak sakonean Mikeli, honek atezaina gainditu du bere irteeran baina ezkerrera baztertu da eta jaurtiketa zutoinera joan zaio
  • 13. minutua, urruneko jaurtiketa egin dute eurek eta Arkaitzen gainetik pasatu da baina kanpora joan da
  • 15. minutua, Mikelek sakonean Jonani eta honek atezainaren gainetik pasatu nahi izan du baloia baina atezainak ukitu eta kornerrera
  • 17. minutua, erdiraketa bat egin dute eta Markelek burua sartu du mozteko eta Arkaitzek arazoak izan ditu kornerrera baloia urruntzeko
  • 23. minutua, korner bat gure alde eta Anderren burukada atzelari batek atera du atepetik
  • 41. minutua, txartel hori Oscarri
  • 46. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
  • 1. minutua, bi korner jarraian gure alde eta Markelek buruz errematatu eta kanpora
  • 2. minutua, urruneko jaurtiketa Anderrek eta gutxigatik kanpora
  • 3. minutua, Mikelen jaurtiketa langara, baloia solte geratu da area barruan eta Mikelek astindu du
  • 10. minutua, Enekak bere markatzailea korrikaldian gainditu du eskumatik eta erdiraketa azpitik, Alejandrok oso gora jaurti du errazena atera bideratzea zenean
  • 10. minutua, Markel aldagelera eta bere ordez Eneko
  • 12. minutua, Ander aldagelera eta bere ordez Gorka
  • 22. minutua, Imanol aldagelera eta bere ordez Pablo
  • 26. minutua, gure jaurtiketa kanpora, azkar atera dute atetik eta gure ezkerretik egindako erasoa azkenean gola izan da, (0-1)
  • 28. minutua, Mikel aldagelera eta bere ordez Xabi, Oscar aurrean kokatu da
  • 33. minutua, gure jaurtiketa eta atepetik atera dute berriro
  • 40. minutua, beste kontraeraso azkarra egin digute eta gutxigatik ez dute bigarrena sartu, lehenik Arkaitzek itxi dio bidea baina baloia gorantz joan da eta aurrelariak burua sartu du baina kanpora joan da baloia
  • 44. minutua, jokaldi nahasia euren arean eta Alejandrok gola egin du, (1-1)
  • 47. minutua, beste kontraeraso bat egin digute eta berriro gola, (1-2)
  • 49. minutua, partidua bukatu da

 

Iritzi orokorra:

Galdu dugun bigarren partidua baina oraingoan ez dugu inolaz ere merezi izan, aukera garbiak izan ditugu eta horiek ez gauzatzean partidua okertu zaigu. Lehenik gol bat jaso dugu eta arriskuak harturik banakoa lortu dugu, partidua irabazteko arriskuak hartzen jarraitu dugu baina gauzak gaizki atera dira eta bigarren gola egin digute erreakzionatzeko denborarik ez zegoela.

 

 


Taula nagusira itzuli