10. kronika Abadiño

Abadiño 2-0 Deusto A


 

Hamaikakoa:

Arkaitz
Sergio, Hector, Ortu, Oscar
Jokin, Alejandro, Jonan
Eneka, Mikel, Imanol


Erreserbarako: Unai, Andoni, Alex A, Alex B, Yerai, Markel

 

Lehen zatia:

  • 9. minutua, urruneko jaurtiketa azpi-azpitik eta Arkaitzek oso ondo hartu du, batez ere zelaia horren bustirik egonik baloiak abiadura handia hartu duelako eta arriskutsua bihurtu delako
  • 12. minutua, falta bat atera dute oso urrunetik eta nahiko erditik, Arkaitzek baloia itxaron du eta aurkaria aurreratu zaio baloia ukituz gola, (1-0)
  • 16. minutua, euren eskumatik eraso egin dute eta gure atera zuzentzean Arkaitzek kornerrera urruntzea lortu du
  • 19. minutua, alboko sakea egin dute eta baloia erdira ekarri dute arearen ertzetik, kokatzera jarti dite eta Arkaitzek kornerrera urrundu du jaurtiketa arriskutsua
  • 27. minutua, hurbilketa on bat egin dugu Jonanek baloia ireki Imanoli eta honen jaurtiketa atezainak hartu du
  • 31. minutua, jokaldi ona euren ezkerretik eta errematerako bi aurrelari egon dira bakar-bakarrik, baloia zetorren bezala jo eta kanpora joan da, oso aukera argia euren alde
  • 33. minutua, korner bat atera dute bigarren zutoinera (baloi geldi guztiak bigarren zutoinera bidatzen dituzte) eta buruz jo dute goitik-behera, Arkaitzek bere gorputza jarri eta gola ekidin du
  • 36. minutua, baloia atzerantz Arkaitzi eta honek ez dio ondo eman eta gero larri ibili da baloia hartzeko
  • 38. minutua, txartel hori Sergiori
  • 45. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
  • 10. minutua, Jokin aldagelara eta Alex B jolastera. Ortu zelai erdira
  • 16. minutua, Sergio eta Hector artean alde egin du aurrelarik eta Arkaitz argi ibili behar izan da
  • 17. minutua, oso jokaldi polita egin dute erditik pase laburrak erabiliz arearaino sartu dira eta gola, (2-0)
  • 17. minutua, Mikel aldagelera eta bere ordez Yerai
  • 21. minutua, Imanol aldagelera eta bere ordez Alex A
  • 22. minutua, Sergio aldagelera eta bere ordez Andoni
    29. minutua, erdiraketa bat eta Arkaitzek esku batekin urrundu du, baloia aurkari bati heldu zaio eta Arkaitzek bere oinetara irten behar izan da
  • 45. minutua, gure erasoa eta Enekak baloia langara atezainaren gainetik harrotu ostean
  • 50. minutua, partidua bukatu da

 

Iritzi orokorra:

Galdu dugun lehen partidua eta merezitakoa, aurkariak gu baino hobeto ibili direlako. Zaila egin zaigu zelai gainean zutik mantentzea, testualki zutik mantentzea, irrist eta laban ibili garelako partidu osoaren zehar. Bi gol jaso ditugu eta eskerrak, euren nagusitasuna nabarmena izan da eta ez zaigu gaitasunik ikusi egoera itzultzeko. Aurrera begiratu eta jakin liga luzea dela oraindik, besterik ezin dugu egin.

 

 


Taula nagusira itzuli