09. kronika Santurtzi

Deusto A 4-0 Santurtzi A


 

Hamaikakoa:

Unai
Lander, Eneko, Ander, Oscar
Ortu, Alejandro
Sergio, Mikel, Eneka, Jonan


Erreserbarako: Arkaitz, Imanol, Jokin, Xabi, Pablo, Gorka

 

Lehen zatia:

  • 13. minutua, erasoaren ezkerretik angelurik gabe Enekak baloia jotzea lortu du atezaina atera denean baina kanpora joan da alboko sarean jota
  • 15. minutua, Enekaren jaurtiketa urrrunetik atezaina lotan harrapatzera, baina ez, atezaina adi egon da eta jaurtiketa geratu du
  • 17. minutua, Landerri egindako falta bat atera dugu, korner antzeko izan da, eta Enekoren burukada ona eta atezainak kornerrera urrundu behar izan du. Kornerra atera eta berriro errematatzea lortu dugu, oraingoan Orturen bitartez, baina azkenean atezainak geratu du baloia
  • 19. minutua, Enekaren erdiraketa eta Mikelen burukada atezainaren eskuetara, zaila zen erdiraketa oso biguna zelako
  • 22. minutua, baloia sakonean Enekari eta honek atezaina gainditu du baina asko alboratuz, erdiratu duenean atezainek moztu dute. Jarraian Landerren jaurtiketa-erdiraketa gurutzatua eta baloiak kanpora lade egin du atezainaren aurrean punpa egin ostean
  • 24. minutua, baloi horizontal bat galdu dugu zelai erdian eta Santurtzikoek aurrera egin dute, area barrutik jaurti eta Unaik zailtasunekin geratu behar izan du, oso aukera argia euren alde
  • 32. minutua, kontraeraso azkarra eurek falta bat atera ostean, azkenean Mikelek jaurti egin du baina kanpora
  • 34. minutua, Jonanek kornera atera eta Enekaren burukada atepetik atera du zutoin ondoan egon den atzelariak. Berriro kornerra eta burukada atezainaren eskuetara
  • 45. minutua, baloia lortu zelai erdian eta Mikelek jaurtitzeko aukera izan arren Jonani eman nahi izan dio eta moztu dute, oso hurbilketa arriskutsua
  • 45. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 2. minutua, Mikel eta Enekaren artean baloia irabazi dute eta Eneka aterantz abiatzean zangotrabatu dute arearen ertzean, falta
  • 3. minutua, Enerkak gogor jaurti du baina arbitroak errepika arazi egin du hezikoak aurreratu direlako, bigarrenez jaurti du Enekak eta oraingoan kokatzera, baloia zutoin ondo-ondotik sareratu da atezainak ezer egiteko aukerarik gabe, (1-0)
  • 7. minutua, euren 10ak jaurtiketa egin du, urrun kanpora
  • 7. minutua, Ortu aldagelara eta Gorka jolastera
  • 9. minutua, jokaldi polita ezkerretik eta erdiraketa gerriaren alturan, lehen zutoinan zegoela Enekak burua sartu du baina txarto jo du zeren baloia erabat gurutzaturik beste zutoinaren ondotik joan da kanpora
  • 10. minutua, urruneko falta bat atera dugu eta guretariko hainbat jokalari joan dira errematatzera, baloia ukitu duena Eneka izan da eta bere burukadak bigarren gola ekarri du, (2-0)
  • 15. minutua, Jonanek baloia hartu eta Mikeli utzi dio, honek urrunetik jaurti eta gola lortu du, (3-0)
  • 18. minutua, jokaldi polita egin dugu erditik barruraino sartuz baina azken kontrola luze joan da eta atezainak hartu egin du baloia, goleko jokaldia izan da
  • 19. minutua, Mikel aldagelera eta bere ordez Pablo
  • 25. minutua, Sergio aldagelera eta bere ordez Imanol, Pablo ezker muturretik jolastuko du
  • 30. minutua, oso jokaldia polita egin dute euren eskumatik eta erdiraketa penalti puntura, baina aurrelariak oso gora errematatu du. Benetako aukera argia alferrik galdu dutena
  • 32. minutua, Eneka aldagelera eta bere ordez Jokin
  • 37. minutua, Jonan aldagelera eta bere ordez Xabi
  • 44. minutua, Xabi eta Gorkaren artean jokaldi egin dute, Gorkak maisuki baloia ezkutatu egin du eta Imanoli pasa dio, Imanol bakarrik zegoen areatik hurbil, baloia kontrolatu ostean gorputzaren keinuarekin atezaina gainditu du eta gola, (4-0)
  • 46. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Partidu erraza izan da, aurkariak tokia ez galtzeaz kontu handiarekin ibili dira eta zirrikiturik aurkitzea zaila izan da, baina jokoaren ekimena geurea izan da eta partidua erabat kontrolpean izan dugu uneoro. Lehen zatian aukerak egin dira baina golik markatzea falta izan zaigu, bigarren zatiaren hasieran lehen gola lortu eta gero gure nagusitasuna gehiago nabarmendu da, oso lasai jolastu dugu eta ez dugu inolako arazorik izan partidua aurrera ateratzeko. Aipatzekoa da gaur Etxezurin oso joko garbia garatu dela bi talderen aldetik.

 

 


Taula nagusira itzuli