07. kronika Gernika

Deusto A 1-0 Gernika B


 

Hamaikakoa:

Arkaitz
Lander, Eneko, Markel, Oscar
Gorka, Ander, Jonan
Imanol, Eneka, Pablo

Erreserbarako: Unai, Alejandro, Mikel, Sergio, Xabi, Jokin, Unai O

 

Lehen zatia:

  • 5. minutua, gernikarren urrun-urruneko jaurtiketa, oso txut gogorra eta baloia langa gainetik joan da kanpora
  • 26. minutua, zelai erditik falta bat atera dugu oso sake bertikala zen eta buruz ikutzea lortu dugu baina atezainaren eskuetara joan da baloia
  • 30. minutua, falta egin diote Pablori, labur eta sakonean atera dugu Oscarrentzat eta honen erdiraketa Enekok eta Anderrek errematatzen saiatu dira. Hurbilketa arriskutsua izan da
  • 39. minutua, falta bat Gernikaren arearen ertzean eta Enekak gogor astindu du baloia, atezainak eskua sartuz kornerrera urruntzea lortu du larri-larri
  • 47. minutua, lehen zatiaren bukaera. Jokoa zelai erdian garatu da, bisitarien aurreko lerroak ez du parte-hartze handirik izan

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 1. minutua, txartel horia Enekori aurkari baten korrikaldia ostopatu duelako
  • 4. minutua, bisitarien urruneko jaurtiketa eta Arkaitzek, ondo kokatuta, baloia geratu du
  • 6. minutua, beste falta bat gure alde arearen ertzean, Enekak berriro jaurti du eta oraingoan, apurtzera joko zuela ematen zuenean, heziaren gainetik jaurti eta eskuadran jarri du baloia, (1-0)
  • 13. minutua, bisitariek kornerra atera dute eta bigarren zutoinean oinarekin errematatu dute, Arkaitzen gorputz luzaketa eta baloia hartu du zutoinaren ondoan, aukera garbia
  • 17. minutua, falta bat atera dugu eskumatik ezkerrerantza diagonalean eta Anderren burukada bortxatua kanpora joan da
  • 17. minutua, Imanol aldagelara eta Sergio jolastera
  • 21. minutua, Gorka aldagelera eta bere ordez Alejandro
  • 25. minutua, Eneka aldagelara eta Mikel jolastera
  • 28. minutua, txartel gorria bisitarientzat Jonani min egiteko moduko sarrera egiteagatik
  • 32. minutua, kontraerasoko jokaldia eta Mikelek atezaina gainditu ondoren jaurtiketa zutoinera bota du, Jonanek jokaldia jarraitu du eta bere erdiraketa ezin izan dugu errematatu
  • 36. minutua, txartel horia Anderri berandu heldu delako baloi bat lehiatzean eta falta egin duelako
  • 38. minutua, bigarren txartel gorria bisitarientzat Sergiori sarrera itsusia egiteagatik
  • 40. minutua, kontraerasoko jokaldia eta Sergio eskumatik sartu da diagonalki, baloia ankapetik pasatu nahi izan dio atezainari baina honek ikutu eta kornerrera joan da
  • 41. minutua, Pablo aldagelera eta bere ordez Jokin
  • 41. minutua, aurreko kornerra atera eta Jokinen jaurtiketa kanpora
  • 49. minutua, partidua bukatu egin da, eta istiluekin bukatu ere. Arbitroak partiduaren amaiera adierazi duenean falta bat ateratzekotan zeuden Gernikakoak, baina arbitroak ez du utzi eta horregatik euren haserreak. Partidua amaituta zegoen argi eta garbi (guk grabatu egiten dugu hasiera eta bukaera eta 4 minutu pasatzen ziren aratutako denboratik)

 

Iritzi orokorra:

Partidu polita iruditu zaigu, aukera gutxikoa baina intentsitatez betea. Lehen zatian lehia gogorra izan da baina arauen barruan, batzutan mugan baina Gernikakoek kirola horrela ulertzen badute ez dago zer esaterik. Bigarren zatia bestelakoa izan da, gola jaso dutenetik, Gernikarren gogorkeria areagotu egin da, zenbait sarrera oso arriskutsuak izan dira eta horregatik ikusi behar izan dituzte bi txartel gorri, biak merezitakoak. Egia esan, markagailuan aurretik jarri garenean ez dugu estutasunik izan eta talde ordenatu bezala agertu gara.

Azken honen haritik, ohitura bihurtzen ari da partiduaren amaiera kontrolpean edukitzera jolastu izana; eta markagailuaren abantaila defendatzearena ez dugu gaizki egiten, denborarik galdu gabe eta antzeko azpijokorik erabili gabe, lana eta sendotasuna bitartez partiduak aurrera ateratzen ditugu.

 

 


Taula nagusira itzuli