- 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
- 6. minutua, jokaldi arriskutsua egin dute baloi luze bat arean jarriz, aurrelaria korrika zetorrela jaurtitzea lortu du eta kanpora joan da
- 13. minutua, Jonanek kornerra atera du eta Enekaren burukadak gola ekarri du, (2-3)
- 17. minutua, falta atera dugu zelai erditik eta baloia Markel zegoen ingurura joan da baina ezin izan du errematatu
- 19. minutua, Pablo aldagelara eta Imanol jolastera
- 22. minutua, Sergio aldagelera eta bere ordez Alejandro
- 24. minutua, Lander aldagelara eta Xabi jolastera
- 29. minutua, Eneka aldagelera eta bere ordez Mikel
- 31. minutua, Xabiri txartel horia, ez du Xabik aurrelaria ukitu baina honek plantak egin ditu eta arbitroa nahastu du
- 33. minutua, alboko sakea gure eskumatik eta azkenez Anderren ezkerkada eta bere jaurtiketa kanpora joan da
- 34. minutua, Arkaitzek txartel horia ikusi du baloiaren bila joateagatik, beste baterako ikasiko du irabazten goazela berak atepetik ez duela zertan irten behar
- 38. minutua, baloi galdu bat hartu du Alejandrok eta birritan pentstu gabe jaurti egin du atezaina aurreratuta zegoela ikustean, atezainak ondo geratu du jaurtiketa
- 43. minutua, euren eskumako aurrelaria, Steven, ondo aritu da indarrez heldu delako partiduaren azken txanpara eta barnekaldiak egin ditu eskumako hegaletik, oraingoan bere erdiraketa errematatzea lortu dute baina kanpora
- 45. minutua, kontraerasoko jokaldia atera zaigu eta Imanoli jokoz kanpokoa adierazi dio arbitroak, ez zen jokoz kanpokorik eta benetan oso aukera garbia galdu dugu
- 47. minutua, txartel horia Mikeli
- 48. minutua, partidua bukatu egin da
|