05. kronika Ariz

Deusto A 3-1 Ariz A

 


 

Hamaikakoa:

Arkaitz
Xabi, Markel, Eneko, Oscar
Pablo, Ander
Jokin, Mikel, Eneka, Sergio

 

Erreserbarako: Ibai, Alejandro, Gorka, Imanol, Lander, Jonan

 

Lehen zatia:

  • 6. minutua, baloia eskumatik ezkerrerantza ekarri dugu area ertzetik eta azkenean Sergiok jaurti du, kokatzeko asmoarekin baina jaurtiketa bigunegia atera zaio eta atezainak arazorik gaber hartu du baloia
  • 16. minutua, falta bat egin diote Mikeli eta Enekak heziaren gainetik jaurti du, atezainak "hegaldia" eginez kornerrera urrundu du
  • 33. minutua, urruneko falta bat atera dute eta azkenean jaurtiketarekin bukatu dute jokaldia, Arkaitzek kornerrer urrundu behar izan du baloia
  • 43. minutua, kornerra gure alde eta Anderrek atezainak bezain beste jauzi eginez buruz errematatu eta gola, (1-0)
  • 45. minutua, Enekak baloia burrukatu du atzelari batekin eta area barruan zela, jaurtitzeko prest, atzetik jota bota dute baina arbitroak ez du horrela ikusi
  • 46. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 1. minutua, baloia aurreratua gure ezkerretik eta Enekak irabazi du pase ezin hobea Mikeli emanez, baina Mikel ez da heldu, oso abagune argia partidua erdi erabakita uzteko
  • 2. minutua, alboko sakea eta Anderrek baloia hartu eta arearen erpinetik jaurtiketa bat atera du eta oso gutxigatik kanpora joan zaio
  • 7. minutua, jaurtiketa arriskutsua egin dute eta kanpora joan da gutxigatik
  • 12. minutua, Jokin aldagelara eta Gorka jolastera
  • 12. minutua, Gorkaren lehen jokaldian baloi bat irabazi du, gure falta jaurtiketa eurez buruz atera dute eta Gorkak baloia hartu eta jaurti egin du atezainak lanak izan ditu kornerrera urruntzeko
  • 17. minutua, Mikel aldagelara eta Jonan jolastera
  • 19. minutua, Arkaitzen geldiketa ona, erdiraketa egin dute eta bigarren zutoinan bakarrik zegoen aurrelariak jaurti du eta gutxigatik ez du gola egin
  • 20. minutua, Sergio aldagelara eta bere ordez Imanol
  • 22. minutua, kornerra atera dute, nahiko gaizki azpitik, baina gero baloia gorantz joan da bigarren zutoineraino eta han, bakarrik berriro ere, burua sartu eta baloia harrotuz Arkaitzen gainetik barrura sartu da, (1-1)
  • 23. minutua, euren atezainak baloia eskuetan hartu du areatik kanpo eta txartel horia atera dio arbitroak, halakoetan ez da gorria izaten?
  • 24. minutua, Enekak gogor baino gogorrago astindu du baloia eta eskudran kokatu du, (2-1)
  • 28. minutua, Xabi aldagelara eta bere ordez Lander
  • 34. minutua, zelai erdian Jonanek baloia horizontalki ezkerretik erdirantz Gorkari, honek ez du ondo kontrolatu eta eskumarantz etorri behar izan du baina arean sartzea lortu du eta penalti puntuan zegoen Enekari pasatu dio, honek baloia geratu eta atezaina afusilatu egin du, (3-1)
  • 35. minutua, Eneka aldagelara eta Alejandro jolastera
  • 36. minutua, Alejandrok bularrez kontrolatu eta Pablori pasatu dio eta honek Jonani utzi dio baina ezin dugu jaurti
  • 38. minutua, falta bat atera dute zelai erditik eta oso gaizki defendatu dugu, aurrelariak bakar bakarrik errematatu du baina kanpora joan zaio burukada
  • 39. minutua, Pablori baloia area barruan eta honek jaurti ordez pasatu egin dio Imanoli eta atzelariek moztea lortu dute, goleko jokaldia alferrik galdu dugu
  • 50. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Ez da partidu polita izan, ez dugu gaizki hasi baina gero joko nahasia nagusitu da, gaur lau aurrelariekin jolastu dugu eta bi mutil zelai erdian, dirudienez eskema horrek ez digu onura asko ekartzen. Lehen zatian oso aukera gutxi egon da eta ematen zuen golik gabe helduko zela atsedenaldia, baina Anderren burukada batek abantaila eman digu. Bigarren zatiaren hasieran ez ditugu gauzatu izandako aukerak eta estutasunak gaindituta partiduaren ekimena eurek hartu dute, azkenean banakoa egin dute, baina, eta hemen egon da partiduaren gakoa, banakoa jaso eta hurrengo jokaldian Enekak gola egin du eta kolpe handia izan da bisitarientzat, hortik aurrera partidua kontrolpean izan dugu.

 

 


Taula nagusira itzuli