02. kronika Gurutzeta

Gurutzeta 1-2 Deusto A

 


 

Hamaikakoa:

Unai
Xabier, Markel, Eneko, Oscar
Ander, Gorka
Jonan, Mikel, Eneka, Pablo

Erreserbarako: Arkaitz, Jokin, Adrian, Xabi, Alejandro, Imanol

Deialditik kanpo: Lander, Sergio, Uni

 

Lehen zatia:

  • 6. minutua, Pablok kornerra atera eta baloia langara
  • 9. minutua, Anderrek oso pase ona eman dio diagonalez Pablori, Pablok area barruan ez du ondo kontrolatu
  • 17. minutua, erditik iritsi gara eta bi jaurtiketa jarrian egite lortu dugu
  • 18. minutua, kornerra atera dugu eta Anderrek arriskua sortu du buruz
  • 29. minutua, kontraerasoa eta baloia Jonani iritsi zaio, Jonanek erdiratzea erabaki du baina aurrera joateko aukera izan du
  • 32. minutua, kontraerasoa eta azkeneko jaurtiketa, Enekarena, ez da ona izan
  • 37. minutua, Mikelen jokaldia hegaletik, erdiratu du baina atezainak moztea lortu du, jokaldi arriskutsua
  • 39. minutua, baloia aurreratu dute eurek eta Markelen gainetik joan da, aurrelariak area barruan kontrolatu du eta Unai irtetean gola egin du, (1-0)
  • 45. minutua, kornerra atera dugu, eurek areatik baloia urruntzen saiatu dira, Mikelen jaurtiketa ez da ona izan baina Gorkak burua sartu eta gola, (1-1)

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 6. minutua, baloia atzetik ederto atera du Oscarrek, sakoneko oso pase ona eman dio Pablori eta honen erdiraketa Enekak sarean kokatu du, (1-2)
  • 15. minutua, kontraerasoa eskumatik eta Jonanen erdiraketa lar itxia izan da, Mikel eta Eneka ez dira horregatik heldu, benetako abagunea partidua erabakitzeko
  • 20. minutua, Mikel aldagelara eta bere ordez Alejandro
  • 22. minutua, Alejandroren falta eta gutxigatik ez digute gola egin, Gorkak urruntzea lortu du baloia gol marratik hurbil zegoela
  • 30. minutua, Pablo aldagelara eta Adrian jolastera bere ordez
  • 33. minutua, Eneka aldagelara eta Jokin jolastera bere ordez

 

Iritzi orokorra:

Lehen zatian nahiko ondo jolastu dugu eta ematen zuen partidua bideratuko genuela baina horra hor, eta ez da lehen aldia zelai honetan, ezer egin gabe etxekoak gola lortzen dutela; eskerrak lehen zatia amaitzear zela Gorkak banakoa egin duela. Bigarren zatian hasieran gure bigarren gola lortu dugu eta hortik aurrera partiduaren itxura aldatu egin da: eurek erasoan eta gu kontran; egin duten arrisku bakarra baloi geldietan izan da, presioari aurre egiten jakin dugu eta partidua merezimenduz irabazi dugu.

 

 


Taula nagusira itzuli

Emaitzak ez du erakusten

Emaitzak ez du erakusten partidua zer izan den, askoz eta alde handiagorekin irabazi behar izan dugu.